XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Asto beltza.

- Niri pena haundia ematen zidatek astoek, Anbruxio.

- Tira, Zepelino! Holakorik ere!.

- Bai, Anbruxio.

Horien bizimodua nigargarria duk.

- Oso bapo bizi izan den hamaika asto ezagutu diat nik.

- Ez diat sinesten.

Astoen bizkarra berotzeko eskubidea dutela uste diate denek.

Zigorrakada ederrak hartu eta isildu egin behar.

- Makurkeriaren makurkeria: gaiztakeria, ekintza txarra bat egin badu!.

- Askotan errurik gabe ere, Anbruxio.

Hori ez duk txarrena, baina.

Bizkarra berotu ez ezik, beti arrazoi txarrak entzun behar.

- Horregatik axolatu, Zepelino? Nitaz behintzat, ari daitezela marmarka, ni neure gogara gogara: atsegin edo gogoko duen erara nabilen bitartean.

- Ene, Anbruxio.

Holako astakeriak esanda, hi ere asto gaixo horien lehengusuren bat ez ote haizen, askotan etortzen zaidak burura.

- Ba litekek; ni astoekin beti ongi konpondu izan nauk.

- Ez duk harritzekoa.

Zera esaten ari ninduan, baina, Anbruxio.

Txarrena gaizki esanak direla.

Norbaitek ere gauzaren bat oker egin edo esan duela eta hara berehalako hitza: asto bat haiz, hik esan duan astakeria! eta horrelako hitz umiliagarri eta zantar.

- Ez nian uste, Zepelino, horren bihotz biguna huenik.

- A, Anbruxio.

Askotan erregutu zioat Jaunari gauza bat; oraindik ordea, ez zidak mesede hori egin.

- Tira, Zepelino, Jainkoa ere sartzen al duk asto kontuetan?.

- Zergatik ez, Anbruxio? Jesus haurra ez al zen, bada, asto baten arnaspean jaio?.

- A bai, ahaztuta nengoan!.

- Hara, bada, Jainkoak behintzat, behin eta betiko zuzenbidea egin zian hor astoekin.

Ebangelio osoan ez duk astoen kontrako hitzik aurkituko.

- Ez zekiat, bada.

- Nik bazekiat, bada.

- Hots, eta zer eskatzen hion Jainkoari?.

- Asto guztiak arrantzaka has daitezela.

- Holako musika ederra iruditzen al zaik, bada?.